OTSAILAK 5-7 FEBRERO

Fin de semana de carnaval en Villa Mari... ¡Lo hemos pasado estupendamente!

Larunbata. Ze eguraldi ederra atera zaigun gaurko honetan berriro ere. Eguzkia ikusita, kalera irtetzeko gogoak sartu dizkigu, eta gosari goxo baten ondoren, apaindu eta kalera irten gara. Paseotxo zoragarria egin dugu kosta guztitik Bretxaraino. Bertan, margo erakustaldi bat ikusteko intentzioekin sartu gara, baina itxita topatu dugu. Beraz kalera irten gara eta bertan inhauteriko karroza batzuekin topatu gara. Kolorezko eta musikazko goiza pasa dugu!! Denetatik egin dugu; parrak, dantzak... Horrenbeste mugimenduak egarria eman digu eta inguruko taberna batera sartu gara freskagarri bat hartzeko intentzioekin. Hau eginik, etxeruntz bideratu gara paseotxoa berreskuratuz. Bidean, bazkaltzeko ogia erosi dugu.
Bazkaldu eta deskantsatzeko momentutxoa iritsi zaigu. Batzuk siestatxo txiki bat egin dugu eta gainontzekoak Madagaskar filma ikusi  dugu. A ze par algarak!!
Hau amaituta, mozorrotu egin gara eta konpartsak ikustera irten gara!! A ze nolako lanak hartzen dituzten gaur egungoko inhauteri zaleak! Mozorro bikainak ikusi ditugu, baita dantzaldi saioak ere. Egia esan, guk ere gurea egin dugu.
Eguzkia sartuta, freskatu egin du eta kalean ordutxo batzuk pasata, zerbait beroa hartzeko gogoa sartu zaigu. Kafetegi batera sartu gara eta cola-cao eta infusio beroak hartu ditugu. Bertan, kontukontari haritu ondoren etxerako bidea hartu dugu.
Behin etxera iritsita, arropa erosoa jantzi eta afaldu egin dugu. Postre bezala, gutako baten urtebetetzeak zirela eta, surtidotxo bat jan dugu. Eguna amaitzeko, telebistan los cuatro fantasticos filma ikusi eta pott eginda oheratu gara!! Bihar arte kuadrila!!!

Igandea. Egun on danoi!  Jo a ze euri zaparrada izan den bart gauean!!! Hala ere ez digu ondo pasatzeko gogoak zapuztuko!!! goizean gosariaren ondoren, danak apaindu eta bakoitzak bere arropak txukundu ditugu maletetan. Etxea piska bat antolatu dugunean, kaleratu gara paseotso bat egitera. Euri tanta batzuk bisitatu gaituzte baina segituan gelditu da eta grosetik bueltatxo bat emateko denbora eman digu. Ibilaldia egina, kafetegi berri batera sartu gara atentzioa deitu bai digu. Bertan kontsumizioaz aparte arropa ere salgai zeuden. A ze asmakizunak!!!!! Freskagarri bat edanda, ogia erostera joan gara. Ogia erosita, etxera bideratu gara. Behin etxean, eroso jantzi eta bazkaria eta maila prestatu dugu danon artean.
Sabela beteta, gorputzari etenalditxo bat eman diogu eta ohera siesta egitera edo egongelan telebista ikusten jarri gara. Lehiotik begira jarri eta eguraldi nahiko nahasia ikusi dugu, beraz furgoneta hartzea erabaki dugu, eta Garberara bideratu gara denda batzuk ikusteko intentzioekin. Dendak ikusita, merienda gisa zerbait hartu dugu bertako tabernan eta konturatzerako etxera bueltatzeko garaia iritsi zaigu.
Ze ondo pasa dugu beste behin Vila Mariko kuadrila!!! datorren astean berriro ere elkar ikusiko gara. Besarkada bat!! Aguuuuuur





No hay comentarios: