MARTXOAK 4-6 MARZO

¡A mal tiempo buena cara!... y chocolate caliente!!
  
LARUNBATA. Goizean goiz jaiki eta eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, aurpegi ona jarri eta gogotsu hasi dugu eguna. Jaiki eta lehenbizi gosari goxo goxoa jan dugu indarrak hartzeko, ondoren guztiok prestatu eta kalera irten gara bueltatxo bat ematera. Donostiako Gros auzotik bueltatxo bat ematen ari ginela, ordea, euri zaparrada izugarria hasi eta taberna batera sartu behar izan gara potetxo bat hartzera. Tabernan bai ongi, bero-berotan! Behin potetxo bat hartuta Villa Marirantz abiatu gara, bidean, baina, erosketa batzuk egin ditugu. Etxera iristean bazkaria prestatu eta bazkaldu egin dugu. Bazkaldu eta gero, siestatxo bat botatzeko denbora izan badugu ere, azkar irten gara Villa Maritik zinemara joateko. Antiguoko zinemara joan gara eta DEADPOOL pelikula ikusi dugu. Ze polita eta entretenigarria izan den! Zinematik irten eta Villa Marira itzuli gara berriz, izugarrizko hotza egiten baitzuen. Etxe barruan bai ondo!  Guztiok pijamak jantzi eta lasai-lasai egon gara. Afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi eta guztiok ohera joan gara oso nekatuta baikeunden.

IGANDEA. Igandea izanik lo pixka bat gehiago egin dugu. Izan ere, gaurkoan ere, ez digu eguraldiak lagundu. Gosaldu eta guztiok dutxatu eta gero, batzuk erosketak egitera irten dira besteak Villa Marin hamaiketakoa prestatzen zuten bitartean. Erosketak egitetik itzuli direnean, hamaiketako ederra jan eta  musika entzunez, bazkaltzeko ordua iritsi zaigu. Ze nolako hamaiketako ona prestatu dugun! Guzti guztia jan dugu!  Bazkaldu eta gero, siesta txiki bat egin eta Villa Maritik irten gara, Grosen buelta bat eman eta txokolate bero-beroa hartu dugu. Zer goxoa zegoen! Ze nolako ondo sartu den txokolate beroa! Ondoren, Villa Marira itzuli eta agur esateko ordua iritsi da.
Asteburuan eguraldiak lagundu ez badigu ere, ez dugu irribarrea galdu eta oso ongi pasa dugu!  Hurren arte!






No hay comentarios: