APIRILAK 15-17 ABRIL

Hola, Aquí podeís ver lo que hemos hecho este fin de semana. Lo que más nos ha gustado: La película "El libro de la Selva", jugar a pala, y la euskal-dantza del domingo...Ya estamos deseando volver, ... ¡hasta pronto! 

LARUNBATA. Goizean  jaiki eta eguraldiak laguntzen ez badu ere, guztiok prestatu, furgonetan sartu eta Amarara joan gara. Bertan, bigarren eskuko gauzen feria txiki bat dagoela eta hori ikusteko gogoarekin. Zenbat gauza zeuden! Ze merke gainera! Ferian bueltatxoa eman eta gero, potetxo bat hartu dugu. Hasieran, terrazan ondo egoten bazen ere, tragoa bukatu orduko, euria hasi du. Ordurako bazkaltzeko ordua zen, baina, eta furgoneta hartu eta Villa Marira itzuli gara. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, bi taldetan banatu gara.  Batzuk, zinemara joan gara Urbilera, “El libro de la selva” ikustera.  Ikusi al duzue? Pelikula gomendagarria benetan! Besteak bitartean, Leaburura joan gara palan jolastera. Aze nolako korrikaldiak!  Konturatu orduko arratsaldea pasa zaigu eta horrekin batera, taldea guztia elkartzeko ordua. Talde guztia elkartu eta Villa Marira itzuli gara, eroso jarri eta lasai lasai afaldu eta gero, batzuk partxisean jolasten ibili gara bitartean eta beste batzuk  telebista ikusten egon gara. Egun bikaina pasa dugu!

IGANDEA. Gaurkoan eguraldi hobea dagoela eta,  eguna aprobetxatu nahian, azkar- azkar prestatu eta Añorgara abiatu gara furgnetan. Añorgan dantzari egun txikia zela eta, dantzariak ikustera joan gara. Mota askotako dantzak ikusi ditugu: ezpata dantza, sorgin dantza, makila dantza, agurra… Ze ondo dantzatu duten! Txalo zaparrada handia jaso dute dantzariek bai horixe.  Dantzak amaitzean, euria hasi du, ordea, eta Villa Marira itzultzea erabaki dugu. Villa Marira itzultzean, euririk ez zela aprobetxatuta, pote bat hartzera joan gara. Ondoren, Villa Marira itzuli eta bazkaldu egin dugu.  Arratsaldean, siesta pixka bate gin eta gero, Grosetik paseotxo bat eman eta tragotxo bat hartu dugu etxera joan aurretik. Asteburu bikaina! Eguraldiak lagundu ez badu ere, errepikatzeko modukoa!









 

No hay comentarios: