URRIAK 14-16 OCTUBRE

Larunbata. Goizean, nahikoa lo egin eta gero, eguraldia lagun genuela, goiza pasatzera San Juanera joatea erabaki dugu. Gosaltzen amaitu eta behin denok txukun jantzita, autobusa hartu dugu San Juanera joateko. Bertan, paseo bat eman dugu, herria ezagutze aldera. A ze herri polita! A ze nolako bistak! Ikaragarria!! Paseo amaieran taberna bat zegoen, gosetuta eta egarrituta geunden jada, eta bertan potetxoa hartzea eta pintxo bat jatea erabaki  dugu. Behin tragoa hartuta autobus geltokira itzuli gara. Autobusa hartu eta Villa Marira iristean bazkaldu egin dugu. Behin siesta botata, Donostiako alde zaharrerantz abiatu gara bertako giroa ikusi eta tragotxo bat hartzeko asmoz. A ze giroa! Jende pila zebilen! Iluntzen hasi denean Villa Marira itzuli gara paseo berritik.  A ze eguna, neka-neka eginda gaude eta beraz, gauean afaldu eta  pelikula bat ikusi eta gero ohera joan gara.

Igandea. Gaurkoan, eguzkiak irten ez duen arren eta lainotuta bazegoen ere, jaiki, gosaldu eta guztiok prestatzen ari ginela Villa Mari paretik, karrera bat igaro da. Zenbat korrikalari! Han aritu gara animoak ematen! Behin guztiok prestatu garenean Errenteriara joan gara autobusez. Errenterian, ALTZAQUILLO ikuskizuna ikusteko aukera izan dugu. Nola disfrutatu dugun!! Ze ondo dantzatzen zuten! (Altzaquillo, euskal dantza eta flamenkoa batzen dituen ikuskizuna da). Behin hau amaituta, bigarren eskuko azoka zegoela aprobetxatuta handik buelta bat eman eta pote bat hartu dugu. Goiza segituan pasa zaigu, konturatu orduko bazkaltzeko ordua zen eta autobusa hartu behar izan dugu Villa Marira itzultzeko. Behin bazkaldu eta siesta bota eta gero, Grosetik buelta bat eman dugu. Bukatu da asteburua! Ze ongi pasa dugun! Hurrengoan berriz!












No hay comentarios: