AZAROAK 18-20 NOVIEMBRE

Hemos pasado un agradable fin de semana en Villa Mari. El sábado por la mañana estuvimos por la parte vieja de Donosti, y por la tarde, fuimos a visitar Bergara. Pasamos la mañana del domingo en Tolosa y por la tarde nos quedamos en el barrio de gros.


LARUNBATA. Egun on danoi!!! Nork esan du eguraldi txarra eginten duela Gipuzkoan? A ze eguraldia dugun gaurko egun sentian... Nagiak atera ditugu eta ederki pasatzeko gogoz esnatu gara. A ze kuadrila jatorra elkartu garen. Gosari goxoa hartuz adostu dugu, Donostiako alde zaharretik irtetzea atsegina izango litzakeela. Beraz, apaindu eta kaleratu gara.
Giro ederra izan da Boulebardeko zonaldean, baita alde zaharreko barnekaldetik ere. Bertan, zenbait kontzertu ziren. Alde batetik, Boulebarreko kioskoan, 3 musikari ziren biolina jotzen eta  bestetik alde zaharretik batukada taldea zebilen. A ze dantza saioa egin dugu!!! Gerriak ezker-eskubi mugituz, jardun gara. Dantzaldia bukatzerakoan, alde zaharretik bueltaxka bat eman dugu, bertako giroa baizegoen.
Horrelako troteari etenalditxo bat emateko, Zuloaga plazara gerturatu gara eta bertako taberna batean tragoxka bat hartu dugu energiak berreskuratzeko. Bertan txantxetan haritu ondoren, etxerako erosketa batzuk egin ditugu supermerkatu batean, eta etxeratu gara.
Evak prestatutako bazkari goxo-goxoa jan eta deskatsurako unea iritsi zaigu. Batzuk filme bat ikusi dugu, beste batzuk berriz, siesta txiki bat egitea erabaki dugu.
Asteburua aprobetsatu nahi dugunez, arratsaldean berriro ere irtetzeko prestatu gara. Furgonetan kabitzen ginenez, aukera horri heldu diogu eta Bergarako alde zaharra ikustera joan gara. Bidaitxo pittin bat izan dugu, baina iristerakoan, benetan pena merezi izan duela. A ze harrizko eraikuntzak!!!! Udaletxeko ingurua eta kale barrenak oso interesgarriak iruditu zaizkigu. Goiz ilundu zaigu, negua datorren seinale eta honekin batera freskura ere iritsi da. Ibilaldi zoragarri honen ondoren, Cola cao goxo eta bero bat hartzeko gogoak piztu zaizkigu. Horregatik, kafetegi batera sartu gara eta bertan, meriendari ekin diogu. Izugarri ondo sartu zaigu!!
Etxeratzeko garaia iritsi da. Gaurkoz nahikoa iruditu zaigu. Biharkorako piska bat ere gorde beharko dugu eta!! Etxeratu gara, eroso jantzi eta afari bero bero bat janez, telebista ikusten eta margotzen ipini gara. Etxerako lanetarako eta mahi jolasetarako denbora izan dugu.
Bueno agur bero bat danoi! Gu ohera goaz, baina lasai gaude oraindik biharko eguna geratzen zaigu eta!!

IGANDEA.  Egun on danoi!!! ederki deskantsatu dugu gure Vila maitagarrian. Goiza egin zaigu eta gaurkoan ere plan ederrak zai ditugu. Gosari goxo bat hartu dugu eta kalera joateko prestatu gara. Dutxa, bizarrak moztu, ilea lehortu... egin beharrekoak eginda, maletak egiten jardun gara. Behin dena prest utzi dugula, kalera joatea erabaki dugu!!!!
Tolosara gerturatu gara, babarrun astea delako eta nabarmendu da zer nolako giroa!!! Kaleak bete beteta zeudenez eta lasaiago ibiltzea nahi genuenez, bertan dagoen Leaburu izeneko herri txiki batera gerturatu gara. A ze herri politta. Naturaz inguraturiko lekua, behiak eta ardiak ikusi ditugu. Ibilalditxo bat egin ondoren, zerbait hartzea erabaki dugu. Bertako ostatura sartu eta infusio eta colacao batzuk hartu ditugu hamaiketakoa eginez.
Beste paseotxo batekin, ogia erosi dugu eta konturatzerako etxeratzeko garaia gainera etorri zaigu.
Eroso jarri gara etxetik ibiltzeko eta bazkari goxo baten ondoren, telebistan film bat ikusi dugu batzuk, beste batzuk berriz, siestatxo bat egin dugu.
Asteburu honi amaiera ez diogu eman nahi!! oso ondo gaude eta. Atsaldea aprobetxatzeko, Donostiako Txofre auzotik buelta bat ematea erabaki dugu. Hankak luzatzeko eta nagiak ateratzeko. Behin bueltaxka eginda, bertako taberna batean geratu eta merienda egin dugu. Errealaren partidua ere bertan zen, eta pittin bat ikusi dugu. Konturatzerako etxeratzeko garaia iritsi zaigu. Asteburu ederra pasa dugu eta bueltatzeko gogoekin gaude!! besarkada bat danoi eta ondo izan.

 









No hay comentarios: