URTARRILAK 13-15 ENERO

¡Primer finde del 2017 en Villa Mari! 
Nos hemos juntado un grupo muy majo y lo hemos pasado muy bien.
Y eso que ha hecho mal tiempo y que la furgoneta no ha querido arrancar... ¡Menos mal que por el barrio de Gros siempre se puede encontrar buen ambiente!

LARUNBATA. Ekin diogu 2017ko urteari Atsedenen. Eguraldi petralarekin esnatu garen arren, gu, beti bezela, ondo gosaldu apain-apain prestatu eta Grosera irten gara enkargutxo batzuk egitera, paseotxo bat ematera eta, nola ez, pote pintxo batekin hartzera. Arratsaldean batzuk zinera joatekotan ginen baina furgonetak aberia bat eman duenez, Sagues aldera bueltatxo bat eman dugu eta ondoren Villa Marin meriendatxo bat egin. Gauean, “Un buen año”izeneko pelikula ikusi dugu eta oheruntz joan gara bakoitza bere erritmoan.

IGANDEA. Gaurko eguna ere lardatx xamarra irten zaigu, baina denok etxean goxo goxo gosaldu eta Jesuiten ikastetxera joan gara Danborradako entsaioa ikustera. Ondoren Txofrera joan gara zerbait hartu eta raba batzuk dastatzera. Bueltan batzuk paseotxo bat eman dute Zurriolaraino eta besteak Villa Marira etorri dira bazkaria prestatzera. Gaur makarroi ederrak jan ditugu! Arratsaldean, "Avatar" pelikula ikusi dugu palomita batzuk janaz. 17;30 aldera Goierri aldekoai Groseko apeaderora lagundu diegu eta bitartean tragotxo bat hartu dugu. Konturartzerako 19:30 iritsi zaizkigu. Iada etxera joateko ordua iritso da. Hurrenarte lagunok! Ondo izan.