URTARRILAK 20-22 ENERO

Como el viernes era el día de San Sebastian, llegamos a Villa Mari y nos pusimos a tocar la tamborrada, ¡cómo no! 
El sábado nos fuimos a Zumaia por la mañana y a Hondarribi por la tarde. 
Y el domingo hicimos una excursión hasta Alkiza. ¡Qué bonito estaba el monte y qué pueblo más chulo! Por la tarde dimos una vuelta por Sagües. Ah! y también celebramos el cumpleaños de nuestro compañero. Zorionak Haritz!

 LARUNBATA. Egun on danoi!!! A ze nolako astea izan dugun Donostian, San Sebastian eguna pasata…
Ala ere guk kuadrila bezala, gure tanborrada egin dugu. Larunbatarekin ondo hasteko, gosari goxo baten ostean, apaindu eta eguraldiaz aprobetxatzeko, kalera irten gara. Furgoneta harturik, Zumaiara joan gara. Bertara iritsi eta estropadak zeuden. Animoak ematen jardun gara: Aupa horiak!!! Aupa Urdinak!!... Portutik pasiran egon gara kontu kontari. A ze goiz paregabea. Behin buelta politta eginda, alde zaharreruntz gerturatu gera, poteoko giroa baitzegoen. Taberna batera sartu gara eta bertan tragoska bat hartu dugu. Hau jaisteko, beste bueltaska bat eman dugu.
Konturatzerako bazkalordua iritsi da. Furgoneta hartu eta Vila Marira gerturatu gara. Bazkaldu eta batzuk siesta egiten zuten bitartean, beste batzuk telebistari begira egon gara.
Arratsaldea aprobetsatu nahi izan dugunez, furgoneta hartuta Hondarribira gerturatu gara. Gaurko eguna kostaldekoa da!!!  Ibilian jardun gara gora eta behera, portua, “la marina”… hozten hasi du eta kafetegi batera sartu gara zerbait beroa hartzeko.  Babesean, futbol piska bat ikusi eta prensa irakurri dugu.
Behin denak beste buelta bat emateko gogoekin geundenean, irten gera eta bueltaska txiki bat egin dugu furgonetaraino. Konturatzerako etxeratzeko garaia gainera etorri zaigu.
Furgoneta hartu eta bueltatu gara. Eroso jarri gara, pijama goxo goxoa jantzita, eta etxeko zapatilak… Afari goxoa hartu eta pelikula bat ikusten jarri gera. Banan banan oheratzen joan gara logureak jota!! Ondo lo in kuadrila eta bihar arte

IGANDEA. Igande on danoi!! Gaur berri on bat dugu!! Haritzen Urtebetetzeak dira!!! Ospakizun egun hau izanda poz pozik esnatu gera egun pasa eder bat egiteko. Ohetik altxa eta gosari goxo baten ostean, apaindu eta maletak prestatu ditugu. Bakoitzak bere gauzak zorroan gordeta, kaleratu gara. Gaur Gipuzkoako naturaz gozatzeko gogoekin geundenez, Alkizara joan gara. A ze parajeak; mendiak, basoak… Inoiz ez ginan egonda bertan eta, egia esan, oso polita da herri txiki hau. Paseotxo polit baten ondoren, herriko ostatura gerturatu gara zerbait beroa hartzera. Gorputza bero bero izanda, Donostira gerturatu gara. Bertan bazkaltzeko ogia erosi eta etxeratu gara.
Evak prestaturiko paella goxoa bazkaldu dugu eta postrez… Haritzek ekarritako tarta jan dugu!! Ze goxoa!! Aaa hori bai Haritzek kaldelei putz egin behar izan die lehenagotik. Behin bazkalduta, pelikula bat jarri dugu telebistan.
Arratsaldean, Donostitik irten gara paseoan. Sagueseko paseotik egin dugu itzulia. Bertako taberna batean geratu gara tragoska bat hartzeko. Joe ze labur egiten den denbora gustora gaudenean. Etxeratzeko garaia gainera etorri zaigu. Etxera joan eta bakoitza bere etxeratzeko ordua iritsi da. Besarkada bat danoi eta hurren arte.