OTSAILAK 3-5 FEBRERO

¡Qué tiempo de invierno hemos tenido este fin de semana! Lluvia, viento, ... Pero con nuestras amigas y amigos de Villa Mari siempre encontramos cosas divertidas para hacer. 
El sábado fuimos al cine a Urbil a ver La la land (¡nos encantó!). 
El domingo fuimos a Igeldo a ver como el aire movía los árboles y a tomar un aperitivo. Y por la tarde nos quedamos en casita preparando unos postres buenísimos entre todos: bizcocho y torrijas. 
¡Agur! ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Goizean jaiki eta eguraldi ona egiten ez zuela ikustean, ohean geratu gara pixka bat gehiago. Nahikoa deskantsatu eta gero, jaiki prestatu eta furgonetan Urbilera, merkatal zentrora, joan gara. Bertan, bueltatxo bat eman eta zerbait hartzen genuen bitartean arratsaldean zer pelikula ikusi erabaki dugu guztion artean. Arratsaldean zinemara joateko sarrerak hartu eta Eroskin erosketak eginda, etxera itzultzeko ordua iritsi da, bazkaltzera. Behin, Villa Marin bazkaldu eta gero, siesta txiki bat bota eta berriz, Urbilera abiatu gara pelikula ikustera. “La la land” pelikula musikala ikusi dugu. Ze polita! Nola egiten zuten dantza! Pelikula amaitzean, furgonetan sartu eta etxera itzuli gara. Afaldu eta telebista pixka bat ikusi ondoren ohera joan gara!

IGANDEA. Gaurkoan ere, eguraldi txarra! Horrek ez digu, ordea, atzera bota prestatu eta furgonetan Igeldo alderantz abiatu gara. Nola dagoen itsasoa, haserre! Haizeak ere nola mugitzen dituen zuhaitzak! Bertan, furgoneta aparkatu eta taberna batera sartu gara zerbait hartzera eta jatera. Goxo goxo egoten zen bertan! Ze goxoak zeuden rabak! Gustura geunden arren, Villa Marira itzultzeko ordua iritsi da. Bazkaldu eta gero, sukaldatzeko gogoa geneukala eta, bizkotxoa eta torrijak egin ditugu meriendatzeko. Merienda orduan, txokolate beroa hartu dugu bizkotxoarekin batera. Ze goxoa bizkotxoa! Ba al dago hau baino plan hoberik igande arratsalde baterako? Konturatu orduko etxera itzultzeko ordua iritsi da. Eguraldiak lagundu ez arren, oso ongi pasa dugu! Hurren arte!