MAIATZAK 26-28 MAYO

¡Qué a gusto hemos estado este finde! En buena compañía y sin parar... 
El sábado estuvimos en Orio paseando, en Andoain viendo un campeonato de pala adaptado, y también celebramos el cumpleaños de nuestro amigo Luis Mari.
El domingo fuimos a Hendaia donde hicimos un picnic y por la tarde nos quedamos en casa tranquilamente preparando un bizcocho y viendo el final del partido de pelota ¡Hasta apuestas ha habido!

LARUNBATA. Maiatzeko azken asteburu honetan ere Donostiako Villa Marin elkartu gara asteburu ederraz gozatzeko. Gaur larunbata, goizean gosaldu, kalerako irtezeko prestatu eta furgonetan Oriora joan gara. Hondartza ingurutik bueltatxo bat eman dugu eta bueltan txiringitoan freskagarri bana eta aperitibo bat jan ditugu.
Arratsaldean, Villa Marin bazkaldu dugu, asteburu honetan Mercerok bere urteak pasa direlako pastel ederra ekarri du denentzat, beraz gaurkoan postrean Natazko pastela jan dugu. Ondoren apurtxo bat deskantsatu eta  Andoainera joan gara. Bertan, Gipuzkoako kirol egokituko hainbat kiderekin elkartu dira. Pala artiduak ikusi ditugu, basket partiduak... lagunak ere ikusi ditugu jolasten eta tragotxo bana ere hartu dugu eta bueltan gure superfurgoneta garbitzen geratu gara gasolindegi batean.
Gauean afal ostean, "Malefica" izeneko pelikula ikusi dugu eta poliki polki oheruntz joan gara.
Biha arte lagunok!
Ondo lo egin!

IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi ederra atera digu eta gosaldu eta apain apain prestatu ostean, Hendaiara joan gara paseotxo bat ematera. Ondoren bertako parketxo batean piknik txiki bat egin dugu. Aze giroa!!
15:00ak inguruan iritsi gara Villa Marira, ondo ondo bazkaldu dugu, maletak prestatu eta bizkotxoa egin dugu. Gaur banakako pilota partida finala dago eta ostiralean Ramon(Eguzkineren koiñatarekin) apostua egin bait dugu.
Hurrengo asterarte lagunok!!
Ondo izan!














MAIATZAK 19-21 MAYO

Estaz vez os escribimos desde Eibar... Ya sabéis que organizamos respiro en el piso de la calle Toribio Etxeberria para todas las familias de la zona.
Hemos hecho excursiones y lo hemos pasado muy bien.
¿Te apuntas a la siguiente?
Asteburu on Eibarretik! Bigarren asteburua degu Toribio Etxeberriako etxe berrian.
Eguraldiak asko lagundu digu eta paseo bikainak egin ditugu Deban.
Marismetatik eta hondartzatik paseatu duguralarik. Amañako pasealekua ezagutu dugu Eibarren bertan kirola egiteko leku aproposa dago eta giro ederra.
Hori bai, paseo guztiek bere saria behar dute eta pasetxoen ondoren freskagarri eta apretibiboak gustura hartu ditugu.
Igandea arratsalden eguraldi beroari aurre egiteko paseoaren ondoren elatua gozo batekin itsi degu asteburua.
Ondo izan Atseden zaleok!













MAIATZAK 12-14 MAYO

Fin de semana genial en Villa Mari. ¡Menuda cuadrilla nos hemos juntado!
El sábado estuvimos en San Paedro y en San Juan. 
Y por la tarde un grupo en Anoeta y otro en Gros. 
Por la noche vimos Eurovisión.
El domingo estuvimos jugando a pelota en el frontón de Sagues, paseando por la playa, tomando algo en el Txofre.
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Kaixo danoi!!! Nork esan du asteburuko eguraldia kaxkarra izango zela???!!! A ze giroa dugu gaurko egunsentian!!!! Horrela bai hastea dagoela eguna. Gosari goxo bat egin dugu eta kaleratzeko prestatu gara. Behin apainduta, Pasaiara abiatu gara autobusez. Sekulako kuadrila elkartu gara. Pasaia San Pedron jaitsi gara autobusetik eta ibilalditxo baten ostean, txalupara igo gara. Txalupatxoan, Pasaia San Juaneraino gurutzatu dugu portua. ZE TXULADA!!!! Behin San Juanen kostaldeko paseotikan bueltaxka egin dugu. Kontu kontari eta kantuka egin dugu bidea. Behin ibilita freskagarri bat hartzeko momentua iritsi zaigu. Hamaiketakoa ederra egin dugu eguzkitan San Juaneko plazan. Behin hamaiketakoa eginda, ttipi ttapa bazkaltzeko ogia erostera joan gera, eta etxeratu gera bazkaltzeko.
Bazkari goxoa janda, nahi zuenak siesta eta gainontzekoak dijestioa sofan egin dugu telebista ikusiz.
Arratsaldea gainera etorri zaigu, eta kaleratzeko bi taldeetan banandu gara. Alde batetik, batzuk Amarako bidea hartu dugu. Ohinez eta txisteak kontatzen, paseotxo bat egin dugu, Arcco eta gure Anoeta kutxuna ikusiz. Paseoaren ondoren meriendatu dugu terraza batean, freskagarri bat eta kroketa janda.
Beste batzuk berriz, alde zaharrera bideratu ginen poliki poliki hizketan eta hondartzako surfistak eta itsasoa ikusiz. Behin alde zaharrean ginela pote bat hartu dugu, egia esan egorriz ginen eta!!! Etxeko erosketak egiteko ere astia eman digu!!! Bueltan ginela, Groseko kultur etxean, "ilbilaldi bat nanomunduan barrena" erakusketa zegoela jabetu gara eta denboraz ondo genbiltzanez, bertara sartu eta bertako kuadroetaz disfrutatu dugu.
Etxeratzerakoan, eroso jantzi eta afaldu dugu. Gaur Eurovision dugu!!! a ze kantuak entzun ditugun... Musika ederra benetan!!!! bueno ohera goaz. Bihar arte!!!!

IGANDEA. Egun on danoi!!! a ze loa egin dugun!!! Eta gaur ere.... EGUZKIA!!!! Horrelako eguraldia ikusita, kaleratzeko gogoak piztu dizkigu. Gosari goxo bat hartu, apaindu eta kalera irten gara. Sagueseko frontoira joan gara palan jokatzera, batzuk animatuz eta beste batzuk jokatuz, sekulako momentua pasa dugu. Partidak amaituta, Groseko kostaldetik buelta egin dugu. Hamaiketako ere egin dugu nola ez ba!!! Behin freskagarria hartuta, erabaki dugu bi taldetan banantzea, alde batetik batzuk etxeratu dira, etxeko lanak egitera, eta beste batzuk berriz, bulebarreraino joan gera tipi tapa. Ogia erosi eta etxeratu gara danok elkarrekin bazkaltzeko.
Bazkaldu ondoren, atzo bezala, batzuk siestara joan dira, eta beste batzuk telebistan berriak ikusi ditugu.
Bueno arratsaldea ere aprobetxatu dugu!!!! Txofretik buelta bat eman dugu eta renfeko estazioraino joan gara kontu kontari. Bidean pote batetarako denbora eman digu. Eiii konturatzerako, etxeratzeko ordua gainera etorri zaigu. Ondo segi danak eta beste bat arte!!!! besarkada bat kuadrilla!!!!!









MAIATZAK 5 - 7 MAYO

Fin de semana de lujo en Villa Mari.... 
El sábado hemos visitado sitios preciosos: Mutriku, Mirador de Itziar y Bera de Bidasoa. 
Y el domingo por la mañana hemos ido al Txolarte Eguna de Beasain y por la tarde hemos visto una actuación de Mago Marsel. ¿Qué os parece?

LARUNBATA. Goizean jaiki eta persianak irekitzean, a ze sorpresa, izugarrizko eguraldia. Asko pentsatu gabe guztiok txukun txukun jantzi eta Mutrikurantz abiatu gara furgonetan. Mutrikura bidean ordea, Itziarko begiratokian geratu gara, a ze nolako lasaitasuna eta ze nolako bistak. Isatsoari begira egon eta gero, berriz furgonetan sartu eta Mutrikurako bidea jarraitu dugu. Mutrikun hondartza ondoan aparkatu eta buelta bat eman dugu hondartzatik. Paseotxoa eman ondoren, bero zegoela eta, Mutrikuko goiko txiringitora igo gara zerbait hartzera. Ze leku ederra itsasoa eta mendia denetik ikusten zen bertatik. Konturatu orduko goiza pasa zaigu eta Villa Marira itzuli behar izan dugu. Bazkaldu eta siesta txiki bat bota ostean, Berarantz abiatu gara. Bidean goazela, txirrindulari lasterketa zela eta bide ertzean gelditu behar izan gara hauek ikusten eta txalo egiten.  Berara iristean, Pio Barojaren etxea, herriko plaza, eliza... ikusi ditugu. Ze  nolako herri lasai eta txikia. Paseo luze bat eman eta ondo merezitako tragoa hartu dugu. Ondoren, furgonetan sartu eta ilundu aurretik Villa Marira itzuli gara. Ze nolako egun polita pasa dugun, bi herri oso desberdin ezagutu ditugu...

IGANDEA. Gaurkoan gogotsu jaiki gara, egun polita dugu aurretik. Gaurkoan, urtero lez, Beasainen Gipuzkoako Kuadrillen eguna  ospatzen da. Azkar azkar prestatu eta Beasainerantz abiatu gara. Kuadrillen eguna indartsu hasteko Beasainen bueltatzo bat eman eta gero, sandwichak jan eta festan murgiltzeko ordua iritsi da. Frontoian sartu eta dena prest zegoen, kuadrillak iritsi ahala bere lekuetan jarri eta 12:30ak aldera Beasaingo dantza taldeak dantza egin du. Ze ondo dantzatu duten! A ze giroa! Hau amaitu ostean, Marsel Magoaren ikuskizuna ikusi dugu. Gustora geunden arren, Villa Marira itzultzeko ordua iritsi da, bazkaltzera. Bazkaldu eta gero siesta txiki bat bota eta Igeldora abiatu gara, eguzkia eta asteburuko azken orduak aprobetxatuz lasai lasai egotera.
Ze ongi ibili garen!! Hurren arte!













APIRILAK 29-MAIATZAK 1 // 29 ABRIL- 1 MAYO

Hemos pasado el puente de mayo en Villa Mari. 
El sábado por la mañana fuimos a la feria de plantas de Aia. ¡Qué bonito!
Después fuimos a comer a la sociedad de Iraeta.
El domingo el tiempo se estropeó a media mañana, dimos un paseo, tomamos algo y por la tarde nos quedamos en Villa Mari viendo una peli.
Menos mal que el lunes mejoró el tiempo otra vez. Estuvimos en Tabakalera y por el barrio de Gros.
¡Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Gaur Atseden larunbatean hasi zaigu, zubi txiki bat bait daukagu astelehenean. 10ak aldera elkartu gara eta denak iritsi bitartean larunabteko plana antolaten hasi gara.
Goizean furgonetan Aiara joan gara Pagoetan Landare berezien  azokara. Asko gustatu zaigu azoka, ezagunak ere ikusi ditugu eta kaktus bana erosi dugu etxerako. Bertan, zerbait jan eta edan ostean eguraldia arobetxatuz, Iraetako elakartera joan gara bazkaltzera. Bazkal ostean kartetan jolastu, paseotxo bat eman eta tren miniaturetan bueltaxo bat eman dugu. Oso egun ederra eta konpletoa izan da. 20:00ak inguruan Villa Marira etorri gara, pixama jantzi, biharko arropa prestatu, afaldu eta telebistako pelikula bat ikusi ondoren pixkanaka ohera joan gara.
Bihar arte!!
IGANDEA. Gaur eguraldi txepelarekin esnatu garen arren, gu alde zaharrera joan gara, batzuk oinez eta beste batzuk furgonetan. Bazen kalean haize eta euri goitik behera. Hau dela eta, Principe zinemaren ondoko tabernan trago bat eta pare bat razioa hartu ondoren, Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Bazkal ostean Villa Viciosa de al lado pelikula ikusi dugu palomita batzuekin lagunduta. Pelikula bukatu ostean batzuk kalera irten gara buelta bat ematera eta enkargutxo batzuk egitera.
21:00ak inguruan afaldu dugu eta gauean telebistako pelikula bat ikusi eta gero oheruntz joan gara.
Bihar arte!! Ondo lo egin!
ASTELEHENA. Langileen egun honetan, eguraldi polita irten du. Pixkanaka gosaldu eta kalera irtetzeko prestatu eta paseotxo bat emanaz Tabakalerara joan gara zerbait hartu eta mokadutxo bat egitera. Bueltan ogia erosi dugu eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Bazkal ostean maletak prestatu eta deskantsatu ostean gure Groseko auzoan eman dugu buletaxka bat. Asteburu luze eta bikaina pasa ostean denok etxeratu gara.