EKAINAK 2-4 JUNIO

¡Qué planazos este fin de semana! 
El sábado en la Paellada de Tolosa., ambiente genial y amigos de siempre.
El domingo en Ozaeta con nuestros amigos Maite, Iñaki, Luis, Juana y Marijose. ¡Gracias por ser tan ATZEGIZALES ! ¡Mirad en las fotos lo bien que lo hemos pasado! 
Por cierto... ¡hemos descubierto muchos artistas en el grupo! 

Larunbata. Kaixo danoi!!!! Ze ondo beste behin Vila Marin. Taldetxo polit bat elkartu gara, eta asteburu honetaz disfrutatzeko gogo pila batekin elkartu gara. Goizean esnatu eta gosari goxo baten ostean, apaindu gara eta kalera irtetzeko arropa egokia jantzi dugu, euria egiten bai du. Gaurkoan, Amasara joan gera, bertan, Tolosaldeako Atzegiko komisiaren paellada joan gara. Horretarako, batzuk furgonetan, eta beste batzuk trenez gerturatu gara. 
Behin han ginela, bueltaxka bat eman dugu, bertako parajeetaz disfrutatuz. Eguardi aldera, Pauso Berriaken eskutik, hitzalditxo bat entzun dugu. A ze interesgarria!!!!! 
Dagoeneko goxez gara!! Frontoira joan gera hitzaldia bukatuta, eta bertan gainontzeko jendearekin egon gara. Gure Vila Mariko zenbait lagun ikusi ditugu eta poz pozik agurtu gara. Paellada oso oso goxoa zegoen, eta tripa bete, musika entzunez, dantza egin dugu janaria jaisteko. Nolako izerdiak bota ditugun!!
Konturatzerako etxeratzeko garaia, gainera bota zaigu. Furgoneta hartu eta etxerako bidea hartu dugu. Etxean, arropa erosoa jantzi, eta afari goxoa jan dugu.
Egun oso etxetik kanpo egoteak, asko nekatzen du, eta pott eginda gaude, baino gustura sekulako eguna pasatzeagatik. Afaldu ondoren, “Fuga de cerebros” ikusten jardun gera , eta oheratzen joan gara piskanaka piskanaka. Bihar arte danoi!!

Igandea. Egun on danoi!!! Ze ondo deskantsatu dugun!! Gaur ere euria egiten du, baina gaurko ere… egitarau ederra!!! Egunpasa izugarria antolatuta dugu. Gaur Ozaetara!!!! Gosari indartsu bat jan eta dutxatu gara. Kaleko arropak jantzi eta maletak prest utzi ditugu, jakinda etxetik ez garela pasako. Behin dena prest genuela, Ozaetaruntz habiatu gera.
Behin bertara iritsita, gure lagunekin elkartu gara: Maite eta Iñaki. Luis, Juana eta Marijose ere ezagutu ditugu. Harrera paregabea egin digute. Beraien etxean, musikarekin jardun gara, bai entzunez… ETA BAITA EGINEZ ERE!!! A ze fenómeno kuadrila eginda gauden… Batzuk txalapartarekin, beste batzuk, triangeluarekin, abeslariak ere izan ditugu eta piano joleak ere!!! Gitarrak ere bere momentua izan du. Bakoitzaren musikako ezagutzak erakutsi ditugu, eta denon artean, momentu magiko bat bizi izan dugu!! 
Gauza bat eta beste, goiza pasa zaigu eta bazkal ordua iritsi zaigu. Taldea haundia ginanez, eta euria egiten zuenez, estalpe batean bazkaldu dugu. Joe,, benetan, ze ondo gauden lagun artean!!! Bazkaldu eta gero, jolas ezberdinez, elkarrekin oso ondo pasa dugu; dantza, Ahulki jolasa… Euria eten da eta paseo bat egin dugu, Arabako paraje ederrak ikusteko aukera ere izan dugu. 
Ara!! Etxeratzeko garaia gainera bota zaigu. Mila esker egun zoragarri honengatik!! Furgoneta hartu eta Vila Marira joan gera. 
Ondo izan kuadri!!! Hurrengorarte!!!

SÁBADO:






DOMINGO:













2 comentarios:

Maite dijo...

Es verdad que hicimos magia, magia de la buena! Mil y mil gracias por venir!

Iñaki Arrate dijo...

Lo hemos pasado muy bien en vuestra visita a Ozaeta! Os esperamos cuando queráis volver!